Txistukari ozenak Zuberoako testuen argitara

Artikulu honek ekialdeko euskararen txistukari ahostunak ditu jomuga. Hain zuzen ere, zubereran eta hein batean behe-nafarreraren barietate batzuetan deskribatu diren igurzkari bizkarkari zein erretroflexu ahostunen gehi afrikatu sabaiaurreko ahostunaren (/z/, /ʐ/ eta /dʒ/, hurrenez hurren) itxuratz...

Full description

Bibliographic Details
Author: Padilla Moyano, Manuel
Format: book part
Publication Date:2019
Country:España
Institution:Universidad del País Vasco
Repository:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/69784
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/69784
Access Level:Open access
Keyword:zuberera
fonologia
txistukariak
ahostuntzea
euskal testuak
grafia
hizkuntz ukipena
Description
Summary:Artikulu honek ekialdeko euskararen txistukari ahostunak ditu jomuga. Hain zuzen ere, zubereran eta hein batean behe-nafarreraren barietate batzuetan deskribatu diren igurzkari bizkarkari zein erretroflexu ahostunen gehi afrikatu sabaiaurreko ahostunaren (/z/, /ʐ/ eta /dʒ/, hurrenez hurren) itxuratze grafikoa aztertuko da Xvi.-XiX. mende bitarteko corpus batean. Txistukari ahostunen multzoa gaskoiari hartu maileguen bidez iragan zen euskarara (Mitxelena 1977; Haase 1992; Hualde 1993; Agirre 2001), eta ondoren zubereraren sistema fonologikoan integratu da. Gure lanak Agirrek erakutsi duena berresten du eta indartzen, hots, txistukari ahostunen estatusa finkatua zela Belapeireren garaiko. Egoera hori mende bat aitzinatzen dugunez, ondorioztatu behar da txistukari ahostunak bederen Erdi Aroaren azken mendeetan sartu zirela hizkuntzan. Artikulua ondoko planari lotzen zaio: lehenik euskararen hots horiek aurkeztuko dira (§ 1), eta grafia sistema zaharretatik espero daitekeena laburbilduko (§ 2); ondoren txistukari ahostunen agerpenaren berri emanen dugu Zuberoako testuetan gaindi (§§ 3, 4), Etxepareri eta Leizarragari ere so bat eginik (§ 5); azkenik, txistukari ahostunen sorreraz gogoetatuko dugu (§ 6).