Fog aplikazioen garapena eta operazioa bateratzeko eta automatizatzeko ereduetan oinarritutako ikuspegia.

Industria 4.0k hainbat ikerketa-lerro berri sortu ditu, abantaila garrantzitsuak eskainiz. Ingurune industrialean egoera bera eman da teknologia berritzaileen integrazioarekin. Teknologia horiei esker Fog edo laino konputazioaren aitzinamendua gertatu da, hodei konputazioaren ahultasunak gainditzen...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Hurtado Pando, Ekaitz
Formato: tesis de maestría
Fecha de publicación:2023
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/62798
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/62798
Access Level:acceso abierto
Palavra-chave:industria 4.0
laino konputazioa
MDE
mikrozerbitzuak
lan-fluxua
node-red
kubernetes
Docker
Descrição
Resumo:Industria 4.0k hainbat ikerketa-lerro berri sortu ditu, abantaila garrantzitsuak eskainiz. Ingurune industrialean egoera bera eman da teknologia berritzaileen integrazioarekin. Teknologia horiei esker Fog edo laino konputazioaren aitzinamendua gertatu da, hodei konputazioaren ahultasunak gainditzen dituena, datuen jatorritik gertuago baitago. Paradigma horretan aplikazio konplexuak hedatzen dira, Fog aplikazioak deiturikoak, mikrozerbitzuen kontzeptua erabiliz funtzionalitate mota anizkoitz abiarazi ditzaketenak. Estandarizazio esfortzuak gauzatu diren arren, Fog aplikazioen garapen eta operaziorako ad-hoc irtenbideak proposatu ohi dira, aplikazioen osagaiak faktore nagusi bezala kontuan eduki barik. Lan honek Fog aplikazioen garapena eta operazioa bateratzeko eta automatizatzeko euskarria izatea du helburu. Betiere aplikazio berrerabilgarriak eta pertsona orok erabil dezaketenak lortzeko, estandarizazio proposamen garrantzitsuenak jarraitzen dira. Gainera, ereduetan oinarritutako ikuspegia izanez, prozesu osoa era zuzenean beteko dela ziurtatzen da, proposatutako ereduak integra ditzaketen teknologiak hautatu baitira eta erabiltzaileei jarraibide eta tresna egokiak eskaini baitzaizkie.