Kirmen Uribe eta itzulpena: bidaia amaigabea

Euskal literatura itzuliaren barne-eremuko eragile den aldetik, Kirmen Uriberen itzulpen-habitusa aztertzen da lan honetan, itzulpenaren soziologia oinarri dela; hortaz, ondarroarraren itzulpenari buruzko ideiak, pertzepzioak eta jarrerak zein itzulpen-esperientziei buruzko gogoetak jorratzen dira....

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Ibarluzea Santisteban, Miren
Tipo de recurso: capítulo de libro
Fecha de publicación:2020
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/70456
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/70456
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:Kirmen Uribe
euskal literatur itzulpena
habitusa
itzultzaileak fikzioan
Descripción
Sumario:Euskal literatura itzuliaren barne-eremuko eragile den aldetik, Kirmen Uriberen itzulpen-habitusa aztertzen da lan honetan, itzulpenaren soziologia oinarri dela; hortaz, ondarroarraren itzulpenari buruzko ideiak, pertzepzioak eta jarrerak zein itzulpen-esperientziei buruzko gogoetak jorratzen dira. Ildo berean, itzulpen ikasketetako fictional turn ikerketa- lerroari jarraikiz, azalduko da nola errepresentatzen duen autorearen habitusa Mussche eleberriko pertsonaia itzultzaileak. Horretarako, idazleari egindako galdetegia eta itzulpen-esperientziez zenbait itzultzailek idatzitako artikuluak eta guri erantzundako galdetegia baliatzen dira. Ikusiko dugu Uribek zer testu itzuli dituen eta zertarako, zer-nola parte hartu duen bere testuen itzulpenetan, itzulpenaren bidez nola kokatzen eta harremantzen den euskal idazle gisa (hemen eta nazioartean), zer jarrera duten berak eta bere itzultzaileek zubi-hizkuntzen erabilerari buruz eta zer dakarkien idazle-itzultzaileen arteko trukeak. Izan ere, harremanaren alderdi humanoa nabarmentzen dute denek ere, eta horixe da, hain zuzen ere, Mussche eleberrian agerrarazten den ezaugarrietako bat; errealitatearen eta fikzioaren arteko isla deskribatzeko ahalegina egingo dugu, beraz.