Oroimen musikala alzheimerrean: musikoterapiaren egokitasuna aztergai

Mundu mailan emandako hirugarren adineko biztanleriaren areagotzearekin, Alzheimer gaixotasuna duen paziente kopurua hazkuntza joera azkarra adierazten ari da. Hori dela eta, gaixotasun honek gure gizartean duen inpaktua handia da, eta beraz, gaixotasun honek eragiten duen narriadura apaltzeko trata...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Alberro Etxeberria, Lierne
Tipo de documento: dissertação
Data de publicação:2022
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositório:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/61884
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/61884
Access Level:Acceso aberto
Palavra-chave:Alzheimer gaixotasuna
oroimen musikala
narriadura kognitiboa
musika
musikoterapia
Descrição
Resumo:Mundu mailan emandako hirugarren adineko biztanleriaren areagotzearekin, Alzheimer gaixotasuna duen paziente kopurua hazkuntza joera azkarra adierazten ari da. Hori dela eta, gaixotasun honek gure gizartean duen inpaktua handia da, eta beraz, gaixotasun honek eragiten duen narriadura apaltzeko tratamendu eta terapiak garatzea ezinbestekoa da honek gaixoan zein ingurukoengan duen eragina murrizteko. Beti ere argi edukiz gaixotasun honek eragiten duen narriadura itzulezina dela, honen garapena geldotzea eta pertsonak oraindik mantentzen dituen gaitasunak indartzea lortu daiteke tratamendu egokia aukeratuz. Arlo honetan, musika bere tresna nagusi bezala erabiltzen duen terapia bat ezagutarazia izaten ari da: musikoterapia. Honen bitartez, Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia kognitiboa, emozionala eta konduktuala hobetu nahi da, gaixo zein zaintzaileen bizi kalitatea eta ongizatea areagotuz. Azkeneko urteetan bere eraginkortasuna frogatu nahi izan da ikerketa ezberdinen bitartez, hainbat aspektuengan duen eragina neurtuz eta ebaluatuz. Hala nola, depresio eta antsietatearen murrizketa, edo oroimen eta lengoaiaren hobekuntza. Alzheimer gaixotasunean ematen den baldintza berezi bat dela eta, terapia honek gaixotasun honetan izan dezakeen egokitasuna aztertu beharreko gaia da: oroimen musikala, beste oroimen motekin alderatuz, badirudi nahiko babestua eta zaindua ageri den gaitasuna dela, zenbait kasutan fase aurreratuetan ere, hau musikoterapiak Alzheimerrean duen eraginkortasunaren atzeko azalpen mekanismo bat izan litekeelarik. Hau guztia dela eta, lan honetan Alzheimer gaixotasunean musikoterapiaren eraginkortasuna berrikusten da eta honen azalpen mekanismoak aztertzen dira.