Covid-19arengatik ezarritako konfinamenduaren eragina unibertsitateko LGB ikasleen egoeran eta osasun mentalean

Covid-19ak osasun mentalean izan duen eragina oso ezaguna izan arren, ez dago lesbianen, gayen eta bisexualen (LGB) osasunean pandemiak nola eragin dien zehazten duen ikerketarik Espainian. 475 LGB ikaslek parte hartu zuten gai horren inguruko inkesta-azterlanean. Laurdenek baino gehiagok depresio k...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autores: Cepa Rodríguez, Estibaliz, Etxeberria Murgiondo, Juan
Formato: artículo
Fecha de publicación:2024
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/68717
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/68717
Access Level:acceso abierto
Palavra-chave:Covid-19
Pandemia
Osasun mentala
LGB
Unibertsitatea
Descrição
Resumo:Covid-19ak osasun mentalean izan duen eragina oso ezaguna izan arren, ez dago lesbianen, gayen eta bisexualen (LGB) osasunean pandemiak nola eragin dien zehazten duen ikerketarik Espainian. 475 LGB ikaslek parte hartu zuten gai horren inguruko inkesta-azterlanean. Laurdenek baino gehiagok depresio klinikoa (% 29,3) eta antsietate-nahasmendu orokorra (% 25,7) izateko probabilitatea zuten. Gainera, pandemian zehar sexu-gutxiengoetan identifikatutako faktore estresagarri espezifikoak aztertu ziren. Parte-hartzaileen % 5,1ek adierazi zuten sexu-orientazioarekin lotutako familia-gatazkak maiz izan zituztela. Heren batek (% 33,5) baieztatu zuen lesbiana, gay eta bisexualen komunitatearekiko lotura murriztu zuela. Beraz, emaitzek erakutsi zuten, Covid-19arekin lotutako faktore estresagarri espezifikoek depresio- eta antsietate-sintomen aldaketa nabarmena azaltzen zutela. LGB gazteen osasun mentalari zuzendutako erakundeek gehiago ulertu beharko lituzkete familiari, espazioari eta pribatutasunari buruzko kezkak, laguntza esanguratsuak eskaintzeko. Erantzun politiko gisa, baliteke LGB gazteentzako espazio eta babesleku seguruak behar izatea.