Hualde deitura, hidronimia eta paisaiaren elementuen kokapena Euskal Herriaren ekialdeko mugetan

Hualde abizena gure herri eta ibar anitzetan hedatuta dago, baina aldaera eta gra‑fia ezberdinekin Euskal Herriko ipar‑ekialdeko mugetan sarriago gertatzen da. Abizenaren azterke‑tatik abiatuta, Pirinioen bi aldeetako aldaerak ikertu dira eta berau osatzen duten osagaiak aztertu ere bai; alde bateti...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Lopez-Mugartza Iriarte, Juan Karlos
Formato: artículo
Estado:Versión publicada
Fecha de publicación:2025
País:España
Recursos:Universidad Pública de Navarra
Repositorio:Academica-e. Repositorio Institucional de la Universidad Pública de Navarra
OAI Identifier:oai:academica-e.unavarra.es:2454/54973
Acesso em linha:https://hdl.handle.net/2454/54973
Access Level:acceso abierto
Palavra-chave:Erronkariera
Zuberera
Hidronimia
Izenak
Onomastika
Leku-izenak
Postposizioak
Toponimia
Basque language
Hydronymy
Names
Onomastics
Place names
Postpositions
Toponymy
Descrição
Resumo:Hualde abizena gure herri eta ibar anitzetan hedatuta dago, baina aldaera eta gra‑fia ezberdinekin Euskal Herriko ipar‑ekialdeko mugetan sarriago gertatzen da. Abizenaren azterke‑tatik abiatuta, Pirinioen bi aldeetako aldaerak ikertu dira eta berau osatzen duten osagaiak aztertu ere bai; alde batetik, ur oinarritik eratorritako hidronimoak, eta, bestetik, -alde postposizioaz eraiki‑takoak. Era berean, beste hidronimo batzuk eta euskal onomastikan ohikoak diren beste postposizio batzuk ere aztertu dira; izan ere, postposizioen bidea izan da euskarak aukeratu duena hizkuntza erromanikoetan preposizio‑lokuzioen bidez islatzen dutena adierazteko. Honela, leku‑postposizioei es‑ker, etxearen, abizenaren edo toponimoaren kokapen zehatza jakin daiteke, bai eta zehatz adierazi ere berak modifikatzen duen izen elkarketaren lehenengo osagaiak zein leku hartzen duen paisaian. Artikuluan zehar, batez ere Erronkarin (Nafarroa) eta mugakide diren Larraine eta Santa Grazi he‑rrietan (Basabürüa, Zuberoa) aurkitutako hidronimoak aztertzen dira, eta, neurri txikiagoan, Za‑raitzun (Nafarroa), Baretos eta Aspe ibarretan (Biarno) eta Anso ibarrean (Aragoi) aurkitutakoak. Era berean, -alde konposizio‑elementuaren multzo semantikoaren azterketak agerian uzten du eus‑kararen aberastasun postpositiboa, argi eta garbi erakusten baitu Pirinioen bi aldeen artean dagoen continuum‑a. Izan ere, oso kasu bakanetan soilik ez dago bi aldeetan toponimorik edo abizenik par‑tekatua ez denik, leku ezberdinetara egokitutako lerradurekin bada ere; badira, hain zuzen ere, ha‑ren jatorria definitzen duten ezaugarri morfologiko edo fonetiko bereziak, baina, azken batean, enbor komun beraren aldaera huts gisa ere argi eta garbi aitortzen direnak, garai batean bi komunitateen arteko harremana oso estua izan zela erakusten dutenak, Pirinioetako mendiak ez baitziren muga gaindiezin bat, elkargune bat baizik.